GRIPEaren eta COVIDaren aurkako 2024ko Txertaketa-kanpaina profesionalentzat

Urriaren 7an, astelehena, hasiko da GRIPEaren eta COVIDaren aurkako txertaketa-kanpaina osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalentzat

GRIPEaren aurkako txertoa hartu nahi baduzu

Aldez aurreko hitzordurik gabe egin dezakezu, urriaren 7tik aurrera, Arabako ESIko Lan Osasuneko Unitateetan.

AUO Txagorritxu Ordutegia
4. solairua, D eremua Astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 14:45era

 

AUO Santiago Ordutegia
3. solairua, C pabiloia Astelehenetik ostiralera, 12:30etik 14:30era
COVIDaren aurkako txertoa hartu nahi baduzu

COVIDaren aurkako txertoa hartu nahi baduzu (gripearekin batera edo soilik), aurretiko hitzordua eskatu behar duzu. Horretarako, idatzi honako helbide honetara:  vacunacovidubp.osiarabaesi@osakidetza.eus, eta adierazi:

    • Izen-abizenak.
    • NAN.
    • Telefono-zenbakia.
    • Txertoa jartzeko lehentasuna (AUO Txagorritxu edo AUO Santiago).
Lehen Mailako Arreta

Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetako profesionalek lan egiten duten zentroan bertan jarri ahal izango dute txertoa.

Informazio gehiago, hemen: 2024ko txertaketa kanpaina

APUSTURIK EZ, JARRI TXERTOA

Prebentzio Zerbitzua-Prebentzioko Oinarrizko Unitatea, Arabako ESIa