GRIPEaren eta COVIDaren aurkako txertaketa puntu berria AUO Kanpo-Kontsultetan
Arabako ESIak indartze puntu bat jarri du AUO Kanpo-Kontsultetan xede-taldeari txertoa jartzeko
Urriaren 5etik 30era, Arabako ESIak txertaketa puntu bat jarriko du martxan AUO Kanpo-Kontsultetako 5. solairuko 52 bulegoan, xede-taldeari aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko helburuarekin. Eremu honetara zuzenean bertaratu daitezke kontsulta medikoaren ondoren bertara bideratutako xede-taldeko pertsonak.
URRIAREN 5ETIK 30ERA
| AUO Kanpo-Kontsultak | Ordutegia |
| 5. solairua, 52 kontsulta | Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik a 15:00era |
XEDE-TALDEA
| GRIPEA | COVID |
| 60 urte edo gehiagoko pertsonak
6-59 hilabete arteko haurrak Immunosupresioa eta arrisku baldintzak dituzten pertsonak Pertsona instituzionalizatuak Haurdun dauden emakumeak Profesional sanitarioak eta soziosanitarioak Arrisku baldintzak dituzten pertsonen zaintzaileak eta haiekin bizi direnak |
75 urte edo gehiagoko pertsonak*
Immunosupresioa eta arrisku baldintza larriak dituzten pertsonak 6 hilabetetatik aurrera Gainontzeko patologia kronikoak 12 urtetatik aurrera Pertsona instituzionalizatuak Haurdun dauden emakumeak Profesional sanitarioak eta soziosanitarioak Arrisku baldintzak dituzten pertsonen zaintzaileak eta haiekin bizi direnak |
*Eta txertoa jarri nahi duten 70-74 urte bitarteko pertsonak
Iritsiera errazteko, indartze kontsulta kartelen bidez eta lurreko seinaleekin egoki identifikatuta egongo da.














