Ginea Bissau Osasun Lankidetzako Programaren aurkezpena
Ismael Díez del Valek, Bilbo-Basurtuko ESIko zirujau esofagogastrikoak, Ginea Bissau Osasun Lankidetzako Programa aurkeztuko du AUO Santiagoko areto nagusian uztailaren 18an, 8:15ean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta AIDA Ayuda, Intercambio y Desarrollo elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Ginea Bissauko osasun sistema publikoaren kalitatea eta eraginkortasuna sendotzeko.
Hitzarmena Euskadik osasun lankidetzan duen ibilbidearen emaitza da, baita Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendak ezartzen dituen erronka globalen arabera bultzatu nahi dituen ildo estrategikoena ere.
Osasun Globaleko Ginea Bissau – Euskadi lankidetzako programak aurreikusten du osasun arloko profesional talde batek, aldi oro, laguntzea herrialdeko erreferentziazko ospitaleko medikuntza, kirurgia eta amatasun arloetan. Halaber, diagnostikorako zerbitzuak (laborategia eta erradiologia) eta ospitaleko kudeaketa sendotu nahi dira. Horrez gain, hautatutako paziente batzuk, batez ere pediatrikoak, Euskadira eramateko aukera jasotzen da.
Programak Ginea Bissauko Osasun Publikoko Ministerioren oniritzia du, eta Eusko Jaurlaritzak harekin ulermen memorandum bat sinatu zuen 2022ko martxoaren 8an.
Osasun lankidetzaren aldeko apustua instituzionalizatze aldera, 2021eko ekainean, Osasun Sailak, Osakidetzak eta eLankidetzak jarduera protokolo orokor bat sinatu zuten. Bertan ezartzen da pobretutako herrialdeetako biztanleen beharrei erantzungo dieten eta osasun estaldura unibertsalari lagunduko dioten proiektuak gauzatzeko lankidetza esparrua.
Informazio hori Arabako ESIko profesionalei zabaltzeko asmoz, Ismael Díez del Val, Bilbo-Basurtuko ESIko zirujau esofagogastrikoak, lankidetza-hitzarmen hau lortzeko funtsezko pieza izan denak, Ginea Bissau Osasun Lankidetzako Programa aurkeztuko du AUO Santiagoko areto nagusian, uztailaren 18an, 8:15ean. Aurkezpenak 45 minutu inguru iraungo du.















