Haurdunentzako Dastatuz proiektua

7 hilabete baino gutxiagoko haurdun bazaude eta zure elikadura zaintzeko interesa baduzu, bai zurea bai zure haurrarena, agian Dastatuz proiektua interesatuko zaizu

Parte hartu nahi al duzu?
 Aurrekariak: 

Elikadura ohitura osasuntsuek gure bizi kalitatean zuzeneko eragina dute, are gehiago haurdunaldi eta haurtzaroa bezalako etapetan. Haurtzarotik hasi eta bizitza osoan zehar mantenduko diren elikadura ohitura egokiak ezartzea funtsezkoa da.

 Helburua: 

Dastatuz proiektuak amaren eta bere haurtxoaren elikadura aztertzen ditu, hauen eragina elikagai berriekiko onarpenean zein den ikertzeko.

 Dastatuz taldea: 

Proiektua EHU/UPV-ko Farmazia eta Psikologia fakultateetatik koordinatzen da, Bioaraba, Biodonostia eta Biocruces-Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuen elkarlanarekin batera; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko finantzaketari esker.

 Harremanetarako: 

Parte hartu nahi baduzu eta/edo informazio zehatzagoa jaso nahi baduzu, iratxe.urkia@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidal dezakezu, edo 644 099 719 telefono-zenbakira deitu edo WhatsApp bat bidali.