Hauteskunde sindikalak | Hautesle-erroldaren kontsulta
Hurrengo hauteskunde sindikaletako hautesle-erroldan sartuta zauden kontsultatu
Erreklamazioak aurkezteko epea 2024ko irailaren 20tik 27ra bitartekoa da
Posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 22an amaitzen da
Azaroaren 28an egingo diren hauteskunde sindikalen aurrean, Osakidetzak tresna bat garatu du langile guztiek hautesle-erroldan dauden ala ez kontsultatu ahal izateko.
Tresnaren erabilera oso erraza da, eta NANa letrarekin eta jaiotze-data baino ez dira sartu behar.
Tresna hau Osakidetzako intranet korporatiboan egongo da eskuragarri.
Arabako Langileen Batzordeari eta Arabako Enpresa Batzordeari dagozkien behin-behineko erroldak ere ikusgai daude AUO Txagorritxuko eta AUO Santiagoko Profesionalen Arretarako Unitateetan.
Erroldari erreklamazioa
Hautesle-erroldan agertzen ez bazara, erreklamazio bat aurkez dezakezu 2024ko irailaren 20tik 27ra bitartean.
Erreklamazioak honako hauei zuzendu behar zaizkie:
- Arabako Enpresa Batzordeko Koordinazio Mahaira eta Pertsonen Zuzendaritzako Idazkaritzara, erregistro ofizialaren bidez aurkeztuz, gaian honako hau adieraziz: ARABAKO ENPRESA BATZORDEAREN BEHIN-BEHINEKO ERROLDAREN ERREKLAMAZIOA.
- Arabako Langileen Batzordeko koordinazio Mahaira eta Pertsonen Zuzendaritzako Idazkaritzara, erregistro ofizialaren bidez aurkeztuz, eta gaian honako hau adieraziz: ARABAKO LANGILEEN BATZORDEAREN BEHIN-BEHINEKO ERROLDAREN ERREKLAMAZIOA.
Posta bidezko boto
Posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 22an amaitzen da.
ARABAKO LANGILEEN BATZORDEA
Langileen Batzorderako hauteskundeetan erroldatu eta botoa postaz eman nahi duten langileek honako helbide honetara bidali beharko dute eskabidea:
ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA TXAGORRITXU
ARABAKO LANGILEEN BATZORDEKO MAHAI KOORDINATZAILEA
Pertsonen Zuzendaritzako Idazkaritza
JOSE ATXOTEGI kalea z/g, 4. A solairua
01009 VITORIA-GASTEIZ
ARABAKO ENPRESA BATZORDEA
Botoa postaz eman nahi duten Arabako Enpresa Batzordeko hauteskundeetarako erroldatutako langileek honako helbide honetara bidali beharko dute eskaera:
ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA TXAGORRITXU
ARABAKO ENPRESA BATZORDEKO MAHAI KOORDINATZAILEA
Pertsonen Zuzendaritzako Idazkaritza
JOSE ATXOTEGI kalea z/g, 4. A solairua
01009 VITORIA-GASTEIZ














