Herritarren partaidetza · Preskripzio soziala

Herritarren Partaidetzarako ekintzen hedapenaren barruan, Arabako pazienteen elkarteen informazio orriak diseinatzen ari dira, mediku-kontsultetatik eta erizaintzako kontsultetatik pazienteen preskripzio soziala ahalbidetzeko

Orri horiei esker, profesionalek eta pazienteek lurraldean eskuragarri dauden elkarte-baliabideei buruzko informazio argia, eskuragarria eta eguneratua izango dute.

Gaur egun erabilgarri dauden elkarteak
  • Asociación Alavesa de Esclerosis Lateral Amiotrófica (ADELA ÁLAVA).
  • Alzheimer eta beste dementzia batzuen elkartea (AFARABA).
  • Familia zaintzaileen eta mendeko pertsonen Elkartea (ASCUDEAN).
  • Asociación Española Contra el Cáncer Álava (AECC).
  • Arabako esklerosi anizkoitzaren Elkartea (AEMAR).
  • Asociación Alavesa de Fibromialgia y Síndrome Fatiga Crónica (ASAFIMA).
  • Asociación alavesa de Artritis Reumatoide y Espondilitis Anquilosante (ADEAR).
  • Asociación Crohn y Colitis Ulcerosa Álava (ACCU Álava).
  • Burmuineko Gaitza dutenen Arabako Elkartea (ATECE).
  • Arabako Eritasun Neuromuskularren Elkartea (ARENE).
  • Asociación Parkinson Araba (ASOPARA).
Nola eskuratu informazio-orriak Osabide Globalen

Jarraian, Txostenen Kudeatzailetik orri horiek ikusteko eta agintzeko urratsak zehazten dira:

Sartu Txostenen Kudeatzailean eta hautatu “Txosten motako aholkuak” eta “Arabako ESIak OSen”. Deskribapenean “Asoc” sartzea lagungarria izan daiteke bilaketan:

Nahi den orriaren gainean klikatzean, zirriborro-bertsioan agertzen da.

Gordetzean, behin betiko geratzen da, eta inprimatu eta entregatu egin daiteke.

Azken jardueretan honela jaso da:

Osasun Karpeta – Karpeta Berria eskuratzeko aukera duten pertsonek “Preskribatu” elkartearen informazio-orria izango dute eskuragarri.

Karpetan ikusiko da, “Txostenak eta analitikak” atalean.