Historia Klinikoetarako sarbidea (I)

Pertsonen Zuzendaritzatik gogorarazten digute pazienteen Historia Klinikoaren sarbiderako kontuan izan beharreko hainbat alderdi garrantzitsu. Lehendabiziko artikulu honetan jasotzen dira sarbidean bete beharreko konfidentzialtasun arauak eta ekipo informatikoen erabilerarako arauak.
Osakidetzan lan egiten dugun pertsona guztiok, gure ordenagailuetan saioa irekitzerakoan, lehendabiziko pantaila bat ikusten dugu, zeinetan gailuaren erabiltzaile moduan gure gain hartzen dugun “erantzukizun osoz […] segurtasun arauak betetzea, informazioaren konfidentzialtasuna eta jabego intelektualaren eskubideak”, hau da, gailu informatikoetara behar den moduan edo behar ez den moduan sartzearen erantzukizuna soilik sartzen denarena da.
Horrexegatik, behar beharrezkoa da gogoraraztea debekatuta dagoela ekipo informatiboetarako sarbide gakoak partekatzea, hala nola profesional bakoitza identifikatzea galaraziko duten erabiltzaile generikoak erabiltzea. Pasahitza pertsonala da eta pasa ezinak dira: norbaitek beste pertsona bati bere pasahitza emango balio edo behin identifikatu ondoren, erabilera beste norbaiti utziko balio, erantzukizun osoa izango du beste pertsona horrek haren izenean dituen jokabideetan.
Datuen konfidentzialtasunak behartzen gaitu ordenagailua babestera eta sistemara sartzeko sarbide askea saihestera, bai sarbide moduan baita erakundeko pertsona batek hasiera ematen dionean erabilera tenporal moduan ere.
Bestalde, arlo profesionalean arrazoi edo zergati justifikaturik gabeko istorio kliniko baten kontsulta sarrera bidegabea suposatzen du eta diziplinazko espedientea irekitzeko bidea sor dezake betekizun profesionalak urratzeagatik edo eta balizko delitu-eginkizunagatik eginbide-judiziala irekitzea ere.
Pertsonen Zuzendaritza













