Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko idatzizko probetara joateko baimenari buruzko informazioa

Arabako ESIko Pertsonen Zuzendaritzak apirilaren 20an egingo diren idatzizko probetan parte hartzeko ordaindutako baimenei buruzko informazioa bidali du

Datorren apirilaren 20an, IVAPen 2024ko 1. ohiko deialdiari dagozkion hizkuntza-eskakizunen idatzizko probak egingo dira. Proba horiek zentralizatuak izango dira eta BECen egingo dira, Barakaldon. Proba bakoitzaren hasiera ordua hurrengo taulan zehazten da.

Arabako ESIko langileei baimena emango zaie hainbat orduko baimen ordaindua izateko, txandaren eta lantokiaren arabera. Gainera, txanda-aldaketa baimendu ahal izango da interesdunak hala eskatzen badute eta aldaketa horrek zerbitzuaren normaltasunari kalterik egiten ez badio.

Pertsonen Zuzendaritza