Hizkuntza-trebakuntzako ikastaroak lan arloan euskara sustatzeko

Osakidetzako Zerbitzu Nagusiko Prestakuntzako Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak trebakuntza ikastaro propioak sortu dituzte lanean euskararen erabilera bultzatzeko

Urrian, prestakuntza erdipresentzialeko ikastaro pilotu bat hasiko da osasun-arloko profesionalei zuzendua, eta 6-7 asteko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Prestakuntza-programa honek 15 orduko karga du guztira, eta bost modulutan egituratuta dago. Azkenekoa, goizeko ordutegian bost orduko aurrez aurreko saio bat izango delarik.
Ikastaroak kategoria profesional hauetara bideratuta daude bereziki:
  • Familia eta Komunitateko Medikuntza
  • Obstetrizia
  • Erizaintza
  • Pediatria

Online ikastaroaren hasiera

  • Emaginei eta familia medikuentzako ikastaroa: urriak 13, astelehena.
  • Pediatrak eta erizainak: urriak 20, astelehena.

Aurrez aurreko saioak

Aurrez aurreko saioak data eta leku hauetan egingo dira, 09:00etatik 14:30era.

  • Emaginak: azaroaren 10ean, astelehena, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Irakaskuntza gelan.
  • Familia eta Komunitateko Medikuntza:
    • Azaroaren 13an, osteguna, Kanpo-kontsultetako 7. solairuko gelan.
    • Azaroaren 14an, ostirala, Kanpo-kontsultetako 4. solairuko bilera-gelan. 
  • Erizainak: azaroaren 17an edo azaroaren 19an, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Irakaskuntza gelan.
  • Pediatrak: azaroaren 21ean, ostirala, Ospitale Psikiatrikoko Irakaskuntza aretoan.

Izena emateko baldintzak

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da:

  • 2. HE ala 3. HE aitortua izatea
  • Zure gainbegiralearen onarpena* bereziki aurrez aurreko saiorako, lan orduetan baita.

*Dagokion baimenik gabe, ez da onartuko inskripzioa.

Izena emateko epea: irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean.

Izena eman nahi dutenek Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dira telefono zenbaki hauen bidez:

945 294 155 / 804 155  edo  945 294 154 / 804 154