“HOPE Exchange Programme 2020” Deialdia

Aurreko urteetan bezala, berriz ere HOPE 2020 Programaren deialdia zabaldu da, sistema sanitario desberdinen arteko Europako trukea
39. edizio honetan programa 2020ko maiatzaren 11ren eta ekainaren 7ren artean egingo da. Gaia “Using Evidence in Healthcare Management” (Arreta sanitarioaren kudeaketan ebidentzia) zentratzen da eta Agora eta programaren ebaluazioa Bruselan (Belgika) egingo da 2020ko ekainaren 5etik 7ra. Programa, bereziki, kudeaketa postuetan ari diren profesionalei zuzenduta dago.
Araba ESIk parte hartzen du edizio honetan, aurrekoetan bezala, eta beste herri parte-hartzailetako bi profesional hartzeko prest dago. Horiei, bi astean zehar, bisita eta bilera zirkuitu bat diseinatuko zaie HOPE 2020 leloa ezagutzeko eta partekatzeko.
Informazio guztia HOPEren webean eskura dago. Urriaren 31ean bukatuko da epea profesional espainiarrek eskabidea bidaltzeko Europako erakunde sanitarioetan egonaldiak egiteko.
Interesatuta bazaude, bidali eskabidea beteta Araba ESIren Zuzendaritza Gerentziara: SECRETARIADIRECCIONGERENCIA.OSIARABA@osakidetza.eus. Zalantzarik edo zerbait argitu behar baduzu posta elektroniko horren bidez jar zaitezke harremanetan.
Anima zaitez!













