Ikerketa jarduera areagotzea | Eusko Jaurlaritzaren deialdia

Laguntza-modalitate berria “Eusko Jaurlaritzaren osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia”

“Osasun-arloko ikerkuntza-jarduera areagotzea” modalitatea da, osasun-arloko langileen artean I+Gko jardueretarako dedikazioa handitzeko eta Euskadiko osasun-sisteman ikerkuntzaren kultura indartzeko sortua.

Fakultatibo espezialisten, unibertsitateko diplomadunen edo erizaintzako edo fisioterapiako graduatuen kontratazioa finantzatuko da, aldi berean ikerketa-jarduerak egiten dituzten profesionalen jarduera kliniko-asistentzialaren zati bat egiteko.

Edozein hautagaitza aurkeztu aurretik, oso garrantzitsua da hautagaiaren gerentziaren eta zerbitzu-buruaren oniritzia izatea. Horretarako, II-E eranskinean jasotako egokitasun Adierazpena bete behar duzue. Era berean, langile interesdunek erantsitako gainerako eranskinak bete beharko dituzte (Bioaraban sinatuko dugun III. eranskina izan ezik). II-C2 eranskina (memoria ekonomikoa) betetzeko laguntza behar baduzue, jarri harremanetan Bioarabarekin.

Ikerketa Sanitarioko Institutu bakoitzak 3 hautagaitza bakarrik aurkeztu ahal izango dituenez, Bioaraba arduratuko da hautagaitza horiek hautatzeaz maiatzaren 25a baino lehen bidaltzen dizkiguzuen eskaeren artean.

Laguntza honen ezaugarriak
  • Ikerketa-jarduerak gauzatzeko intentsifikazioa eskatu ahal izango da; besteak beste, kanpo-finantzaketa duen I+G proiektu baten amaiera, sareak sortzeko jarduerak, proiektuak, plataformak eta osasun-antolakundean ikerketa bultzatzeari buruzko beste jarduera batzuk.
  • Eragileek honako hauek proposatu ahal izango dituzte laguntza jasotzeko: jarduera kliniko-asistentziala duten profesionalak, autonomia-erkidegoko, estatuko edo nazioarteko kanpo-finantzaketa duten proiektuen ikertzaile nagusiak (proiektu horiek 2020an eta/edo 2021ean, gutxienez, martxan egon beharko dute); Europako proiektuetako lan-paketeen arduradunak, 2020an eta/edo 2021ean egikaritzen ari diren plataforma, sare edo programen arduradunak, edo plataforma, sare, programa, proiektu edo talde horiek sortzearen arduradunak. Osasun Sailak 2019ko deialdian finantzatutako proiektu bateko ikertzaile nagusiek ezin izango dute laguntzarik jaso, baldin eta langileak liberatuta badaude. Ezin izango dute laguntza jaso zuzendaritzako edo zerbitzuburutzako lanpostuak betetzen dituzten pertsonek ere, jardueraren zati handi bat delegaezina delako.
  • Gehienez ere 24 hilabeterako intentsifikazioa eskatu ahal izango da, eskaeraren oinarri den proiektu aktiboa edo jarduera gauzatzeko behar diren urteen arabera. Laguntza horiei esker, 2020an, 2021ean eta/edo, hala badagokio, 2022an lan-kontratuak egin ahal izango dira, hautagaia ordezkatuko duten langileen urteko lanaldi asistentzialaren % 50eko liberazioaren baliokide den denboran. Ordezkoak kontratatzeko etenaldiak ezin izango dira berreskuratu.
  • Ordaindutako zuzkidura ekonomikoa jarduera kliniko-asistentziala bere gain hartuko duen pertsonaren estaldurari dagokiona izango da.

Zuen esanetara gaude modalitate berri honi buruzko edozein zalantza argitzeko: 945 007 491 / 945 007 492 telefonoetan edo bioaraba.hua@osakidetza.eus helbide elektronikoan.

 Eranskin guztiak eta beharrezko dokumentazioa deskargatu