Ikertzaileentzako informazioa | Ikerketa-proiektuak SARS-COV-2 eta Covid-19 gaixotasunari buruz

Carlos III Osasun Institutuak SARS-COV-2 eta Covid-19 gaixotasunei buruzko ikerketa-proiektuen ezohiko finantzaketarako interes-adierazpenen presazko eskaera ireki du
Infekzioari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak bidal daitezke
- Birusaren biologia aztertzea eta ezagutzea.
- Aukera terapeutiko eta profilaktiko berriak garatzea, txertoak barne.
- Zaintza-sistema epidemiologikoa garatzea, eta haren eragina aztertzea osasun-zerbitzuen ikuspegitik.
Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute, eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, emaitza zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak emanez. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.
Lana errazteko, ISCIIIren webgunean gune bat jarri da, deialdiari buruzko informazio guztia aurki dezazuen.
Ekimen bat aurkeztu nahi baduzue, txantiloi hau bete eta helbide honetara bidali behar duzue:
convocatorias@bioaraba.org
Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan helbide honetan bertan edo 945207925 telefonora deituta.













