INFAC buletina | «D bitamina helduengan: gainbaloratuta dago?»
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta helburua da EAEko osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea
Patologia askoren tratamendu farmakologikoak aztertzen dira, baita botikak ere, eta medikamentuei buruzko berri laburrak ere argitaratzen dira. 2011n, buletin bakoitzaren oinarrizko alderdiak laburtzeko PowerPoint-en aurkezpen bat prestatzen hasi ginen, osasun-arloko profesionalentzat eguneroko zereginetarako baliagarri izango delakoan. Hori egiteaz arduratzen da diziplina anitzeko jendea biltzen duen batzorde bat; partaide dira Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko profesionalak.














