Lanpostuaren bilakaera teknologikoa Windows 11ra
Datozen egunetan, Osakidetzak Windows 11ra eguneratuko ditu bere ekipoak, profesionalen eguneroko lana etengo ez duen prozesu baten bidez
Datozen egunetan hasiko da Windows 11ra eguneratzeko proiektu korporatiboa Osakidetzako lanpostuetan. IKT taldeek koordinatutako arreta gabeko instalazio sistemaren bidez egingo da; prozesua gardena izango da eta ez du etengo profesionalen eguneroko lana.
Lanpostua Windows 11ra eguneratzeak, ingurune modernoa dakar, ataza-barran ikono arinak dituena, eta Hasiera menua aplikazioen sarbiderako erreferentzia-puntu gisa, erabiltzaile-esperientzia egungoaren oso antzekoa izango da.
Funtzio kritikoak babestu dira, hala nola testuinguru-menu klasikoa (eskuineko klika), trantsizioa erraza eta lagunkoia izango dela ziurtatzeko. Berritasunak aztertzeko erabilera-eskuliburuak erantsi dira, esaterako, jakinarazpen-panela eta Ez molestatu modua.
Eguneratze-prozesuan zerbitzurik gabeko lanposturen bat sortuko balitz, horren berri eman beharko zaio Osakidetzako Zerbitzu elektronikoen Erabiltzaileen Arretarako Zentroari (CAUari, 806350 luzapenarekin).














