Ingurumenari buruzko Sentsibilizazio Jardunaldiak Arabako ESIn

2019an zehar, Ingurumenari buruzko Sentsibilizazio lau jardunaldi eman dira Arabako ESIko langile guztientzat, batez ere erizaintzako eta ingurumen-kudeaketako arduradunentzat eta garbiketako langileentzat
Jardunaldien helburu nagusia, iragan maiatzaren 27an eta 28an eta urriaren 1ean eta 3an, osasun-ingurunean hondakin-kudeaketaren eta ingurumen-babesaren inguruko sentsibilitatea sortzea izan zen, eta honako gai hauek jorratu ziren:
- Ingurumen-kudeaketako sistema. Zer da eta zer onura ditu?
- Hondakinen kudeaketa. Zer sortzen dugu eta zer egiten dugu haiekin?
- Ingurumen-jardunbide egokiak
Saioak Miren Aguinaco San Prudentzio Fundazioko Ingurumen Kudeaketako teknikariak eman zituen. Teknikari horrek UNE-EN ISO 14001:2015 araua ezartzen laguntzen dio gure erakundeari.
Ingurumen-kudeaketako sistema baten onurak:
- Legedia betetzen dela bermatzea
- Baliabide naturalak eta lehengaiak aurreztea eta hondakinak murriztea
- Lehiakortasuna handitzea
- Enpresaren irudia hobetzea
- Alderdi interesdunen konfiantza handitzea
Erabilitako aurkezpenak eskuragarri daude Arabako ESIren intraneten













