Innopal Proiektuaren posterren banaketa | 5 begirada aringarri eta Aringarri Zirkuitua

Datozen egunetan Innopal proiektuari buruzko materiala jasoko duzue: “Arreta aringarriaren paradigma berria”

Proiektuaren lan-ildoak laburbiltzen dituzten bi poster dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta erakunde guztiek parte hartu dute horien garapenean.

Horietako batek arreta aringarriaren egungo paradigma eta proiektuaren 5 lan-ildoak (5 begirada) laburbiltzen ditu, eta beste posterrak 5 lerroetako baten eskema ematen du: “Aringarri zirkuitua, etengabeko arreta etxean, 24×7”.

Arreta mota horretan inplikatuta dauden lantalde eta zerbitzuei gaiari buruzko etengabeko prestakuntzako jardueretan erabiltzeko eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 

Arabako ESIaren Zuzendaritza Asistentziala