Intraneten eskuragarri daude 2016ko mugikortasunari buruzko gogobetetze-inkestaren emaitzak
Araba ESIk egindako lehen deialdiko mugikortasun-poltsen kudeaketa kontrastatze aldera, profesionalen arteko iritzia bildu nahi izan du inkestak.
Inkestak hiru talde ezberdinari bidali zioten, talde horiek intereseko taldeak jotzen baikenituen zenbait iritzi ezagutzeko asmoz. Horrela, 2016an deitutako Mugikortasun zerrendak osatu zituzten profesionalez gain, pertsonak kudeatzeko tarteko agintariak eta profesionalak ere jaso zituzten inkesten orriak, halaber, erakundean ordezkaritza zuten sindikatuak. Inkestaren emaitzak eskuragarri daude bere osotasunean.
Inkestatutako hiru taldeetan jasotako balorazioen arabera, honako datu hauek nabarmentzen dira:
- Hiru taldeetan lortutako batazbesteko kalifikazioa 5etik 3 baino gehiagokoa da.
- Aurrikuspenak betetzeko maila nahiko ondo gauzatu da inkestatutako hiru taldeetan. Horrela, inkestatutako profesionalen artean, %67,50ek modu egokian, nahiko egokian edo oso egokian betetzen dela uste dute; ertaineko agintarien artean, ostera, %76,19koa da; azkenik, ordezkari sindikalen artean, %88,10ekoa.
- Inkestatukoen pertzepzioa ez da horren positiboa gardentasunari dagokionez. Horrela, Gardentasun Txokoa martxan jarri dugun arren, %58,53k bakarrik balorazio positiboa egiten du. Beraz, datuak hilero berrikustera animatzen zaituztegu hurrengo esteka honetan:
Pertsonaleko Zuzendaritza













