Irekita euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

Irailaren 5ean hasi eta irailaren 18ra arte zabalik egongo da euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko izena emateko epea

Irailaren 4ean argitaratu zen euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2026ko bigarren deialdia. Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan eta izena emateko epea irailaren 5etik irailaren 18ra arte izango da.

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten Osakidetzako profesionalek IVAPeko aplikazioaren bidez eman ahal izango dute izena 2026ko bigarren deialdi honetan. Horretarako derrigorrezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea (BAKQ, ziurtagiri profesionala hodeian…).

Gainera, egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, interesdunak Osakidetzan gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko du hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan irailaren 5etik 18ra biak barne.