Eusko Jaurlaritzako itzultzaile neuronala berria

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du Inteligentzia Artifizialetik abiatuta sortutako Itzultzaile Automatiko Neuronal berria, eta itzulpenak egiten ditu, bai gaztelaniatik euskarara, bai euskaratik gaztelaniara

Tresna berriak itzulpen automatikoa egiten du sare neuronalen bidez. Horrek asko hobetzen du zerbitzua.
Urteetan bildutako itzulpen memoriei esker, “kalitate handiko” emaitzak eskaintzen ditu Itzultzaile Automatiko Neuronalak, Eusko Jaurlaritzaren arabera, eta herritar ororen eskura dago.
Euskara Zerbitzuak animatu egiten zaituzte erabiltzera, baina beti emaitzaren errepasoa egitea gomendatzen dute.