Osakidetzako Jardunbide Egokien II. Jardunaldia

Ekainaren 13an egingo da, ostegunean, Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko ekitaldi-aretoan

Jardunbide Egokiak aurkezteko epea maiatzaren 25era arte luzatu da

Orain dela urtebete, plan estrategiko berria argitaratzearekin batera, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak jardunbide onen jardunaldia antolatu zuen. Horren helburua zen, hain zuzen ere, hainbat talde, unitate eta pertsonen interesa eta lana aitortzea, proposamen erakargarriak eta esperientzia berritzaileak eta hobekuntzaren aldekoak praktikara eramaten baitituzte.

Helburu berarekin, eta “Plan Estrategikoan deskribatutako Arrakastarako Faktore Kritikoekin (AFK) lotutako Jardunbide Egokiak identifikatu eta partekatzea” lelopean, Osakidetzaren Jardunbide Egokien II. Jardunaldia deitu da.

Programa-ren aurrerapena prest dago jadanik.

Ezinbestekoa da izena ematea formularioa betez; horretarako, EDGE edo CHROME nabigatzailea erabili behar da.

Plazak mugatuak dira; izen-ematea baieztatuko da harremanetarako posta elektronikoaren bidez .

Informazioa osatu eta izena eman dezakezue esteka honetan.