Kontingentzia Plana

Arabako ESIk Kontingentzia Plan bat prestatu du, zerbitzuen premia larrienak asetzeko

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) zerikusia izan dezaketen gorabeherak aurreikusteko, adibidez, pazienteei osasun-laguntza egokia emateko informazio-sistemetara ezin sartzea, kontingentzia-plan bat prestatu da, Arabako ESIko zerbitzuen premia larrienak asetzeko.

Asistentzia hori eta gerta daitezkeen gorabeherak bermatzeko kritikotzat jotzen diren sistemak identifikatu dira, eta sistema informatiko korporatiboetako hutsegite-mailak estaltzen dituzten larrialdietarako irtenbideak ezarri dira.