Lanbide-garapenaren atzerakinak ordaintzea epaiari jarraituz

Aurreikusita dago lanbide-garapeneko osagarriaren atzerakinak 2019ko urrian ordaintzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko 2018ko maiatzaren 9ko 225/2018 epaia betearazteko, hots, Osakidetzako 10.000 langile baino gehiagori lanbide-garapeneko osagarria ordaindu behar zaiena ezartzen duena betearazteko, nominan ordaintzeko beharrezko kudeaketak egin ondoren, eta sistema informatikoak eskaintzen dituen baliabide teknikoak eta baita gastu eta aurrekontu-kudeaketako zerbitzuen eskuragarritasuna kontuan izanik, jakinarazi nahi dizuegu aurreikusita dagoela lanbide-garapeneko osagarriaren atzerakinak 2019ko urrian ordaintzea.