Lanbide Garapeneko mailaren 2024ko behin-behineko ebazpena

Erreklamazioak egiteko epea 2025eko maiatzaren 26tik ekainaren 6ra bitartekoa da, biak barne
2025eko maiatzaren 23an argitaratu da 474/2025 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, lanbide garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten dituena eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako Lanbide Garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen duena. Ebazpen hori Lanbide Garapeneko ohiko deialdiari dagokio.
Aplikazio informatikoa maiatzaren 26tik aurrera kontsultatu ahal izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Intranet korporatiboan. Gainera, fase honi dagokion ohiko galderak dokumentua irakurtzea gomendatzen da.













