Lanbide Garapeneko ohiko deialdi berria · 2025. urtea

Prozesuan parte hartu nahi duten Osakidetzako profesionalek urtarrilaren 27tik otsailaren 26ra bitartean eman ahal izango dute izena

Deialdiak aukera ematen du, halaber, 2022, 2023 eta 2024ko garapen profesionaleko mailetara sartzeko, garaian bete beharreko baldintzak betetzen ez zituztenentzat

2081/2025 Ebazpena, abenduaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez arautzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2025eko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak, bai eta 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldiei dagozkienak ere, deialdiak arautu zituzten ebazpenetan eskatutako sarbide-betekizunak ez zituzten profesionalentzat.

Aplikazio informatikorako sarbidea urtarrilaren 27tik  aurrera egongo da eskuragarri.

Kontaktua

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean dagoen aplikazio informatikoan sartzeko arazoak dituzten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira 945 006 350 – 806350 telefonoan, edo formulario honen bidez bidali kontsulta: