Lanbide Garapenerako eskabideak aurkeztea

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 22ra

Ekainaren 27an, eskakizunak betetzen dituztenek 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietako aparteko deialdiei dagokien lanbide-garapena kobratzeko eskatu ahal izateko epea zabaldu da.

Eskaera Intranet korporatiboaren edo Osakidetzaren webgunearen bidez egin ahal izango da, eta epea uztailaren 22ra arte egongo da zabalik.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazio guztiak aztertu eta ebatzi ondoren, Osakidetzak nominan ordainduko du aparteko deialdi honi dagokion lanbide-garapena urtea amaitu baino lehen.

Eskakizunak

Honako eskakizun hauek ezartzen dira, deialdiak berak sartzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen badira:

  • Osakidetzan plaza jabetzan duten langile finkoek egiaztatu beharko dute Osakidetzan zerbitzuak benetan ematen dituztela, aitorpena lortu nahi den kategorian, zerbitzu aktiboan edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatik edo zerbitzu berezietan, gutxienez urtebetez, eskaera egiteko epea hasi aurreko azken 3 urteetan.
  • Osakidetzan plaza jabetzan ez duten langile finkoek egiaztatu beharko dute Osakidetzan zerbitzuak benetan ematen dituztela, aitorpena lortu nahi den kategorian, zerbitzu aktiboan edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatik edo zerbitzu berezietan, eskaera egiteko epea hasi aurreko 3 urteetan.
  • Osakidetzan lan-harreman finkorik ez duten langileek gutxienez hiru urte eman behar izan dituzte Osakidetzan lanean, deialdiko eskaera-epea hasi aurreko bost urteetan.

Intranet korporatiboan interesdunen eskura jartzen da horri buruzko informazio guztia.