Larrialdi Zerbitzuan emandako zerbitzuen ziurtagiria

Eskaera egiteko epea 2024ko irailaren 16tik 2025eko apirilaren 2ra bitartekoa izango da

Osakidetzako Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan egindako zerbitzuen ziurtagiri hau ematen da, hain zuzen, Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Espezialistaren titulua eskuratzeko ezohiko zuzeneko sarbidearen prozeduran parte hartzeko, uztailaren 2ko 610/2024 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren 1. apartatuaren a) letran aurreikusitakoaren arabera. Errege Dekretu horrek Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Mediku Espezialistaren titulua ezartzen du.

Uztailaren 2ko 610/2024 Errege Dekretuan agertzen den kronogramak zehazten du Osakidetzan eskabideak egiteko epea; beraz, ziurtagiri hauek kronogramaren tarte bakoitza hasi baino lehen emango dira.

Eskuratu informazio gehiago esteka honetan.

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 29koa, Osasuneko sailburuarena