Lege-abisuen modeloa | Datuak Babesteko Erregelamendu Europarra

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27tik aplikatzekoa den 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Osakidetzan egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei buruzko alderdi jakin batzuen berri eman behar diegu herritarrei

Dokumentu honen xedea da datuen babesari buruzko Europako araudia betetzen duten informazio-klausulak dituzten ereduak eskaintzea, zehazkiago, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren araberakoak (2016/679 [EB] Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; aurrerantzean, DBEO).

DBEOk interesdunei informazioa emateko baldintza gehigarri batzuk ezartzen ditu; esaterako, “tratamendua” kontzeptua orokortu da, eta xehetasun orokor hauek txertatu dira:

  •  Datuen Babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak, dagokionean.
  •  Tratamenduaren oinarri juridikoa edo legitimazioa.
  •  Informazioa noiz arte gordeko den edo hura gordetzeko irizpideak.
  •  Erabaki automatizatuak hartzen diren edo profilak egiten diren.
  •  Hirugarren herrialdeetara datuen transferentziak egiteko xedapena.
  •  Kontrol-agintaritzen aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.

Eta, gainera, datuak interesdunak berak ematen ez baditu:

  • Datuen jatorria.
  • Datuen kategoriak.

DBEO-ko Lege Oharren Ereduak