Marixa Martínezi elkarrizketa
Araba ESIko profesionalen artean sareak sortzeko asmoz eta euskara hobetzea helburu duten horientzat zuzenduta dagoen elkarrizketa sailari hilez-hile jarraipena emateko Marixa Martínezi egindako elkarrizketa aurkezten dizuegu oraingoan.
Euskararekin daukazuen harremana konpartitu nahi izanez gero posta elektronikoa bidali ahal diguzue:
euskara.arabaesi@osakidetza.eus
Marixa Martínez Erradiodiagnostiko Teknikaria da. Gasteizen jaio zen eta 33 urte darama Osakidetzan lanean.
1.- Nola ikasi zenuen euskara?
Nire hizkuntza da eta desagertzerik ez badut nahi babestu behar dudala usted dut; gainera, nire eskubide eta betebeharretan dagoela usted dut, alegia, hizkuntza horretan komunikazioa erraztea eta sustatzea nire betebeharra dela, baita eskubidea ere.
2.- Euskaraz bizi al zara? Zein esparrutan?
Nire eremu pribatuan erabiltzen saiatzen naiz,hala ere hortik kanpora, urte askotan ikasten egon arren, ez daukat nahikoa konfiantzarik kanpoan erabiltzeko; akats asko egiten ditut eta ondorioz eremu publikoan ez dut hainbeste erabiltzen, beldurra.
3.- Euskaraz bizitzeko trabak dituzu?
Nire lan eremuan, orohar, euskaraz hitz egiten dutenek, gazteleraz hitz egiten dugunokin elkarbizitza ona dugu, inoiz arazoren bat sortu bada ere, bi hizkuntzen artean errespeto handia dago. Esperientziak euskaraz,
4.- Etorkizunera begira zer uste duzu egin ahal dela alor guztietan euskararen erabilera normalizatua izateko?
Uste dut euskara ikastea eta erabiltzea derrigortasunera lotua dagoela, berezia den zerbait edo desagertzear dagoen altxor berezia dugula kontuan izan Gabe, niri honek pena handia ematen dit. Beharrrezko eta derrigortutako zerbait bezala ikusten delako eta honek alboratzea Dakar.
Uste dut proposamena alderdi ludiko , parte hartzaile edo formatzailetik bultzatuko balitz, inplikazio handiagoa lortuko litzatekeela usted dut. (kontakizun lehiaketa, esperientziak, ospitale eremuko langileen esaldi pintatuak euskaraz, argazkien deskribapena,) ospitaleko sarreran panelak erabili ahal dira edo bese eremu batzuetan, mugituaz, eta esaldi errezekin ikusteko modukoak; bide batez, hizkuntza ezberdinetara itzulpenak eginaz: frantsesa, ingelesa, gaztelera..
Lan orduetan eskola motzak bultza daitezke, 20-30minutukoak, bertan langileek ikasi ahal izango lukete; baina presiorik gabe, derrigortasunik Gabe.baina konpromezua hartuta, denbora erregulatu beharko litzateke (bi hilabete, hiru hilabete…)beti ere organismoaren laguntzarekin noski.
5.- Deskribatu azkenengo urteetako euskararen garapena Gasteizen
Galdera honek luzerako emango luke, 1976tik Gasteizen irakaskuntza euskaraz izan zedin borroka handia egin zen, umeen irakaskuntza publikoa batez ere, eta honek garai hartan debeku handiak zituen. Guraso haien ordezkari moduan, ikaragarrizko borroka egin behar izan genuen erakundeekin, baita gizarte zibilarekin ere; izan ere zenbaitzuk ez zuten ulertzen urte haietan batzuek ikusten eta nahi genuen behar hori.
Historia hau aparte kontatu beharko litzateke, eta zer pentsatu eman beharko liguke, egun hizkuntzaren egoera Gasteizen oso ezberdina baita, eta neurri handi batean egoera hau Garai hartako familiei eta euren borrokaren ondorio direla uste dut.
Oso esker onekoa da, eta atsegina da egun, familia gazteek euskara hizkuntza erreferentetzat dutela ikustea, hitz egin eta erabili ezin izan duten familien ondorengoak dira eta euren seme-alabei hizkuntza ama hizkuntza bezela transmititu diete. Honek zirarra ederra sortzen dit, poztasun handia, ez niri bakarrik baita nire familia osoari ere; izan ere borroka hark merezi izan zuela sentitzen baitugu.
Araba ESIko Euskara Zerbitzua













