Miokardioko Infartu Akutuaren tratamendurako protokoloa Euskal Autonomia Erkidegoan
Maiatzean ST segmentuaren igoera duen MIAren (SCACEST) tratamendu-protokoloa Euskal Autonomia Erkidegoan, dokumentuaren bigarren berrikuspena plazaratu da
BIHOTZEZ (Bihotzeko infartuaren Euskal Sarea) 2012an hasitako proiektu baten izena da. Proiektuak Miokardioko Infartuaren berehalako arreta emateko asistentzia-sare integrala eman dio Euskal Herriari, Osasun Ministerioko Kardiopatia Iskemikoaren Plan Nazionalaren eta indarrean dagoen Euskadiko Osasun-Planaren elkarte zientifikoek emandako gomendioen ildotik.
Bihotzez Proiektua osatzen duen profesional-taldeak prestatu duen dokumentu honetan, sindrome honen inguruan argitaratu den azken ebidentzia zientifikoaren berrikuspen sistematikoa egin da, Osakidetzako profesionalek SCACEST kasuetan izan duten jardunaren erregistroaren bidez lortu den informazioa analizatu da eta gure Erkidegoko errealitate eta baliabideetara egokitu da, osasun-arazo garrantzitsu honi modu eraginkor, efiziente eta antolatuan aurre egin ahal izateko.
Proiektu honen barnean, jarduera-protokolo bat garatu da, parte-hartzailea eta diziplina anitzekoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzat komuna dena. Inplikatuta daude: angioplastia primarioa egiteko ahalmena duten 5 ospitaletako hainbat zerbitzu, horrelakorik ez duten beste 11 ospitale, etxeko arretako sarea, Emergentzietako garraio sanitarioa eta Lehen Mailako Arretako Unitateak.















