Movistar mobilen terminalak itzultzea

Movistar-rekin telefono mugikorren kontratua amaitu dela eta, terminalak eta osagarri guztiak itzuli behar ditugu, bestela, enpresak Osakidetzari diru-kopuru hori fakturatzea eragingo dio

Horrexegatik, datorren astelehenetik hilak 1 uztailaren 15era bitartera (epeko azken eguna) Zuzendaritza Ekonomikoko idazkariek jasoko dituzte AUO Txagorritxuko eta AUO Santiagoko (dauden lekuaren arabera) mugikorren terminal zaharrak.

Oso garrantzitsua da zuen lankidetza, horrexegatik, honako jarraibide hauek kontuan izatea eskatzen dizuegu:

  • Tarte horretan oporretara joanez gero,  utzi terminal horiek zerbitzu bakoitzeko idazkaritzan guri entrega diezaguten.
  • Utzi beharreko mugikorrean azaltzen diren datu guztiak ezabatu eta reseteatu beharko dituzue (oso garrantzitsua da datuen konfidentzialtasuna dela-eta)
  • Mugikor bakoitza utzi beharko duzue kode, patroi, edo arrastoen blokeotatik libre  (SIMeko PINari ez dio eragiten)
  • Mugikor bakoitza linea zenbakiarekin identifikaturik utzi beharko da, bere osagarriekin, ahal izanez gero kaxa eta bere kargailuekin batera.
  • Iphone terminalen kasuan, “Find my Phone” aukera desgaitu behar duzue.

Mila esker zuen laguntzagatik,

 

Ekonomia eta Finantzietako Zuzendaritza