Mugikortasun eta Egokitzapen deialdi berriak, irekiak eta iraunkorrak – Poltsak 2026

Eskaerak 2026ko lehen hiruhilekoan aurkeztuko dira

2025eko abenduaren 29an mugikortasun-deialdi berria argitaratu zen, bai orokorra, bai berariazko 6 lanpostukoa, 2026ko zerrendak egiteko. Era berean, egokitzapen-deialdi berriaren iragarkia argitaratu da. Prozesu honen bitartez, Arabako ESIko profesionalek bere karrera profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute eskabidea egiteko, eta 2026ko lehen hiruhilekoan jakinarazi eta zabalduko da.

Esteka honetan, izangaien eskura jartzen da horri buruzko informazioa.