Mugikortasun eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko deialdia · Lan-poltsak eratzea 2025

Deialdiko eskabideak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 20tik apirilaren 2ra arte dago zabalik, biak barne

2025eko martxoaren 19an Mugikortasun eta Egokitzapen Deialdia argitaratu da, orokorra zein 7 lanpostu espezifikokoa. Prozesu honen bitartez, Arabako ESIko profesionalek bere karrera profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.

Hautagaiek hamar egun balioduneko epea izango dute eskabideak aurkezteko, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, beraz, martxoaren 20tik apirilaren 2ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia eta eskabideak egiteko formularioak interesdunen eskura jartzen dira.