Mugikortasunerako deialdi berezia · Erizainentzako Zauri Konplexuen Unitateko lanpostu espezifikoa

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 20tik ekainaren 2ra izango da, biak barne

Erizaintzako ezagutza espezifikoak dituen poltsa bat eratzeko deialdi berezi baterako eskabideak aurkezteko epea ireki da Zauri Konplexuen Unitaterako.

Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete beren karrera profesionala, eta, aldi berean, tresna proaktibo bat ematen diote erakundeari hutsik dauden lanpostuak betetzeko.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute eskabidea egiteko, maiatzaren 20an hasi eta ekainaren 2an amaituko dena, biak barne.

Esteka honetan, interesdunen eskura jartzen da horri buruzko informazio guztia, bai eta eskaera-inprimakiak ere.