Naukas zientzia-dibulgazioko jardunaldiak

Irailaren 14an Iratxe Salcedo eta Izaro Kortazar, Bioaraba OIIko ikertzaileek, parte hartuko dute beren lanak aurkezten

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukas dibulgazio-plataformak antolatutako Naukas zientzia-dibulgazioko jardunaldien hamahirugarren edizioa izango da irailaren 14tik 17ra bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian.

“Naukas PRO: investigación en salud” esparruan, ikerketa-zentroek, laborategiek, zientzialari ospetsuek eta lantaldeek hogei minutu dituzte publiko orokor bati beren lana zertan datzan azaltzeko.

Oraingoan, irailaren 14an Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko bi ikertzailek hartuko dute parte. Alde batetik, Iratxe Salcedok, Arabako Errioxa ESIko pediatrak, “El viaje de Mangols – caminando hacia una vida saludable” proiektua aurkeztuko du. Bestalde, Izaro Kortazar, Arabako ESIko neurologoak, “La enfermedad que no deja dormir… a varias familias vascas” gaiari buruz duen esperientzia kontatuko du.

Jardunaldi hauetara etortzera animatzen zaituztegu, Euskadiko zientzia-dibulgazioko esparru onenetako batean ikertzaile hauen lana ezagutzeko aukera bat baitira. Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.

Irailaren 14ko egitaraua - Naukas PRO

Aurten osasun arloko ikerkuntzan arituko da.

17:00 – 17:10: Naukas PRO: osasun-ikerketa aurkezpena

17:10 – 17:30: Iratxe Salcedo, pediatra – Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua: El viaje de Mangols. Caminando hacia una vida saludable

17:30 – 17:50: Javier Ruiz-Martínez, neurologoa – Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua: Sobre la genética del Parkinson

17:50 – 18:10: Iñigo Gabilondo, Ikerbasque ikertzailea – Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua: La Era de Cyber-Charcot o de la Tecno-neurología

18:10 – 18:30: Izaro Kortarzar, neurologoa – Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua: La enfermedad que no deja dormir… a varias familias vascas

18:30 – 18:45: 15 minutuko atsedenaldia

19:00 – 19:20: Jesús Cortés, Ikerbasqueko irakasle ikertzailea – Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua: Conectando Mentes y Datos

19:20 – 19:40: María Jesús Perugorria, biologoa – Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua: Evasión o victoria: inmunoterapia frente al cáncer

19:40 – 20:00: Borja García-Lorenzo, osasunaren ekonomialaria – Biosistemak Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua: No es país para evidencia empírica

*Sartu hurrengo estekan 15, 16 eta 17ko programa ikusteko.