Posta elektronikoko sinadura korporatiboaren eredu berria
Osakidetzak posta elektronikoko sinadura korporatiboaren eredu berria sortu du. Hemendik aurrera profesional guztien eskura egongo da, Outlook programaren barruan
Berritasun nagusia da izen-abizenen ondoan
ikurra jartzeko aukera dagoela, nahi duten pertsonek euskaraz komunikatzeko borondatea erakusteko.
Sinadura korporatibo berria Outlook-eko “Sinadura” atalean dago eskuragarri, “Osakidetza” izenarekin. Elebiduna izan behar du; beraz, profesional bakoitzak egokitu behar du, bai euskaraz bai gaztelaniaz, bere informazio pertsonalarekin: izen-abizenak, lanpostua edo kargua, lan egiten duen zerbitzua edo unitatea, zentro edo ospitalea, telefono-zenbakia eta zerbitzu-erakundea.
Identitate korporatiboa erakunde orok dituen balio eta ezaugarrien multzoa da. Garrantzitsua da gizarteari ikuspegi eta irudi bateratua transmititzea. Hori dela eta, elementu grafiko korporatiboak jasotzen dituen sinadura elebidunak sustatu egiten du Osakidetzak gizartean zabaldu nahi duen irudia.
Sinadura korporatiboa pertsonalizatzeko jarraibideak Osakidetzako Intraneten daude eskuragarri: Nola egokitu sinadura korporatiboa















