Ohar argigarria | 2021eko kontratazio zerrendak

Interesa duten eta dagozkion baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek eskaera Intranet bidez egin beharko dute 2021eko Kontratazio Zerrendetan sartzeko, EPEn parte hartu ala ez
Salbuespenak:
2016/17ko EPEn deitu ez den kategoria bati dagokion zerrenda bateko kide bazara, edo, deialdia egin ondoren, kautelaz eten bada, honako hauen artean hauta dezakezu:
- Beste eskabide bat egin, beste destino eta barruti batzuk hautatuta.
- Aurreko indarreko zerrendan egindako eskabideari eutsi. Kasu honetan, destino berriak ofizioz esleituko dira, indarreko aurreko zerrendetan hautatutako destinoak erreferentziatzat hartuta, eta zerrenden eta Osakidetzaren egitura berrira egokituta, web-orrian argitaratutako destinoen baliokidetasun-taulei jarraikiz. Adibidez, zuk Arabako Eskualdea hautatu bazenuen destino gisa, Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikaria kategorian, Arabako ESIa destinoa esleituko zaizu kategoria berean.
2016/17ko EPEko deialdian sartu ez den edo, deialdia egin ondoren, kautelaz eten den kategoria bati dagokion zerrenda batean izena eman dezakezu? Bai.
Kategoria / Lanpostu funtzional bakoitzerako kontratazio-zerrenda bakar bat sortuko da, eta zerrenda horretan egongo dira bai kategoria / lanpostu funtzional horretako kideak, bai beste izen-emate bat egiten dutenak. Horretarako, izena eman duten pertsona berriei merezimenduen baremoak ezarriko zaizkie, izena eman dutenei aplikatu beharreko datak baliatuta, eta zerrenda bakarra puntuazio-ordenaren arabera ordenatuko da.
Beraz, salbuespen hauetarako gomendatzen da: beste eskaera bat egitea nahi duzun zerrenda bakoitzeko.













