Oharra: Debekatu egiten da profesionalak AUO Santiagoko Larrialdietako Zerbitzutik sartzea

Duela gutxi, boxen eremu berria ireki da AUO Santiagoko Larrialdietako Zerbitzuan, ordutegi zabalago batekin lehen lerroko jarduera asistentziala eskainiko duena

Ondorioz, zerbitzu barneko pasabideak eremu asistentzialaren barruan integratuta geratu dira, eta beharrezkoa izango da zerbitzuko langileek baino ez erabiltzea. Horregatik, aipatutako zerbitzukoak ez diren profesionalak ezin izango dira bertatik sartu, eta beraz, sarbide egokiak erabili beharko dituzte: Olagibel kaleko ate nagusia, La Paz kaleko Kanpo Kontsultetako atea eta Olagibel anbulategiaren ondoko kalexkan dagoen pertsonalerako sarbidea.