Oharra | Oporrak hartzea 2022

Apirilaren 19tik maiatzaren 13ra arte irekita egongo da 2022. urteko oporren eskaera egiteko epea

Baimena ekainaren 10ean amaituko da

Arabako ESIko profesional guztiei jakinarazten zaie oporrak eskatzeko epea ireki dela.

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 19tik maiatzaren 13ra.
  • Baimena emateko epea: 2022ko ekainaren 10era arte.

Oporrak, ahal dela, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira (Lan Baldintzen Akordioak adierazten duen bezala), eta/edo, salbuespen gisa, urrian, baliatzeko denbora langile guztien artean hobeto banatzeko eta zerbitzuen eta unitateen antolaketa errazteko.

Oporretarako baimena baldintzatuta egongo da beti, eta une oro bermatuko da herritarrek behar duten osasun-prestazio egokia, ezinbesteko kasuetan, neurri berriak adostu ahal izango baitira.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako ESIko profesional guztiei egindako ahalegin handiagatik.

Pertsonen Zuzendaritza