Ordainsari igoeraren ordainketa
Otsaileko nominan gauzatuko da % 2,25eko ordainsari igoera
2018ko abenduaren 27an Espainiako Buletin Ofizialean (BOE) Errege Lege Dekretua argitaratu zen, eta bertan 2019 urterako langile publikoen % 2,25eko igoera ontzat eman zen.
Igoera hau aurtengo otsaileko nominan gauzatuko da, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenak ordainduko dira.
Bestalde, erretentzioa urteko zenbatekora egokitzeko, PFEZko neurtze berria egingo da.
Halaber, kotizazio baseak eguneratu dira, hots, soldaten muga handiena (4.070,10€) eta gutxieneko lansaria (900€).














