Osabide Global | Txosten-kudeatzailea

Osabide Globalean behin betiko txostenak aldatzea 24 ordu igaro ondoren

Txosten bat behin betiko egin eta 24 ordu igaro ondoren, horretarako baimena duten erabiltzaileek alta-txostenak alda ditzakete arkatzaren ikonoa sakatuz ().

Beti galdetuko dizu behin betiko mantendu nahi duzun ala ez:

“Bai” hautatuz gero, aldatutako txostenak behin betiko egin zenean zuen sinadura eta data mantenduko ditu. Txostenaren oinean grabatzean, behin betiko txostenaren azken aldaketaren data agertuko da:

“Ez” hautatuz gero, txostena Zirriborro egoerara igaroko da, eta, sinatzen denean eta behin betiko bihurtzen denean, txostena behin betiko egin zen data eta sinadura gordeko dira.