Osabide Globala | 24 orduko arrisku-maila
Datozen asteetan, Osabide Globaleko konstanteen moduluaren barruan, “24 orduko arrisku-maila” izeneko konstante berri bat ezarriko da
Risk Score sistema berri bat da, Views eskala ospitaleratutako pazienteen narriadura-iragarle gisa erabiltzeko aukera ematen duena. Konstante berri hori ospitaleratze- edo Larrialdi-eremuetako pazienteei aplikatzen zaie, eta egoera ezegonkorrean dauden ospitaleratutako pazienteak ezagutzeko aukera ematen du.
Konstante berri hori eta hautemandako arrisku-mailaren arabera jarraitu beharreko asistentzia-zirkuituak azaltzeko, 3 prestakuntza-saio antolatu dira:
Maiatzaren 19an, ostirala, 8:30etatik 9:30etara, AUO Santiagoko areto nagusian.
Izen-ematea Jakinsarea-ren bidez egin behar da. Horrela, bertaratze-ziurtagiria eskuratu ahal izango da geroago.
Asteartean, maiatzak 23, 8:30etatik 9:30etara. Eta ostegunean, maiatzak 25, 13:30etatik 14:30etara.
Saio horiek webinar formatuan egingo dira. Ospitalizazio-unitateetako eta Larrialdietako medikuei eta erizainei zuzenduta daude.
Jakinsarea-ren bidez egin behar dira matrikulazioak.
Saioa baino egun batzuk lehenago Osakidetzako posta korporatiboan jasoko duzuen Zoomeko esteka baten bidez sartzen da webeko saioetara.
- Profesional bakoitzak saioetako batean bakarrik eman behar du izena.
- Erregistratzeko eta sartzeko esteka Osakidetzako posta korporatiboan jasotzen da.
- Lotura pertsonala eta besterenezina da. Erabiltzaile bakoitzari lotuta dago.
- Asistentzia-kontrola egingo da loturaren bidez.
- Bertaratze-ziurtagiria Jakinsarearen bidez lortuko da bertaratze-baldintza betetzen denean eta gogobetetze-inkestari erantzuten zaionean.
- Ez da eskuzko ziurtagiririk emango, ezta pantaila partekatzen duen pertsona bat baino gehiago badago ere.
- Webeko saioak presentzialtzat jotzen dira; beraz, orduen mekanizazioa eskatzen bada, bertaratuek ziurtagiria aurkeztu behar dute. Eskatzailearen orduen mekanizazioa dagokion unitatean egingo da.














