Osakidetzak Informazioaren Segurtasunari Buruzko Gidalerroa berritu du

Dokumentu honen helburua da Osakidetzak tratatzen duen informazioa eta ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko eta babesteko modua arautzen duten gidalerroen multzoa zehaztea

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Informazioaren Segurtasunari Buruzko Gidalerroa berritu du, eta aldaketak egin ditu Herritarrentzako Zerbitzu Elektronikoen Informazioaren Segurtasun Politikan, egoera berrietara egokitzeko. Dokumentu hori berriki onartu du Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Informazioaren Segurtasunerako eta Datu Pertsonalak Babesteko Batzordeak, 2023ko urriaren 16an egindako ohiko bilkuran.

Sartu Arabako ESIaren Intraneten Osakidetzako DBLO Araudiaren segurtasun-dokumentuetan.