Osakidetzak “Kerik gabeko XXIII. astea” ospatuko du

Maiatzaren 25etik 31ra, “Deja de fumar y empieza a sumar” lelopean, Osakidetzak “Kerik gabeko XXIII. astea” ospatuko du
Urtero bezala, maiatzaren 31n Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako Tabakorik Gabeko Mundu Egunarekin bat eginez, Osakidetzak SemFYC-ek proposatzen duen Kerik gabeko astea ospatzen du “Deja de fumar y empieza a sumar” leloarekin.
Aurten, 2022ko Kerik Gabeko Astea handiagoa izatea nahi du Osakidetzak, eta osasun-profesionalengan zein pazienteengan eragin handiagoa izatea. Horretarako, inkesta interaktibo laburragoa, azkarragoa eta tabakoaren amaiera bultzatzera bideratua egin da. Inkesta betetzeko epea apirilaren 27an amaituko da. Arazo informatikoak direla eta, inkestara sartzeko Explorer ez den beste nabigatzaile bat erabiltzea (Firefox edo Chrome) gomendatzen dizuegu.
Helburua da herritarrak tabakoak sortzen dituen arazoez sentsibilizatzea eta Osakidetzak eskaintzen dituen eta Osasun Eskolan eskuragarri dauden tratamenduen eskaintzaz informatzea.













