Osakidetzak “Kerik gabeko XXIV. astea” ospatuko du
Maiatzaren 25etik 31ra, “Hobe paseoa kea edo lurruna baino” lelopean, Osakidetzak “Kerik gabeko XXIV. astea” ospatuko du
Urtero bezala, Osasunaren Mundu Erakundeak maiatzaren 31n bultzatutako Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren ospakizunarekin bat eginez, Osakidetzak SemFYC-ek proposatzen duen kerik gabeko Astea ospatzen du, “Hobe paseoa kea edo lurruna baino” leloarekin.
Aurrekoetan bezala, inkesta betetzera animatzen zaituztegu apirilak 24a baino lehen. Betetzean arazoak ez izateko, esteka kopiatzea eta Explorer ez den beste nabigatzaile batean (Microsoft Edge, Firefox edo Chrome) itsastea gomendatzen dizuegu: https://semanasinhumo.es
Animatzen zaituztegu tabakoak sortzen dituen arazoen inguruan herritarrak sentsibilizatzen jarraitzera, eta Osakidetzan eskaintzen ditugun tratamenduak ezagutaraztera. Osasun Eskolan ikus ditzakezue zein tratamendu mota dauden.
Bestalde, tabakismoari buruzko baliabideak dituzue intranet korporatiboan.














