Osakidetzak Lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena argitaratu du 2025eko ekitaldirako

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2026ko irailaren 15etik urriaren 15era bitartekoa da

Irailaren 14an argitaratu da 1509/2026 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskabideak ebazten baitira eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen baita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako Lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2026ko irailaren 15etik urriaren 15era bitartekoa izango da.

Lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena irailaren 14tik aurrera Lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan kontsulta daiteke, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus

Lanbide-garapeneko osagarria espediente bakoitzean aitortutako egun indibidualetik aurrera ordainduko da, 2081/2025 Ebazpenaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Informazio gehiago

0 1509-26 Behin betiko Ebazpena Mailen Eisleipena sinatuta