Osakidetzako Intranet Korporatibo berria
Datorren asteartean, maiatzak 16, Osakidetzak Intranet Korporatibo berria jarriko du
Osakidetzako intranet berriak bertako profesionalentzat ezinbestekoa den informazio-iturria izatea du helburu, eta eduki erakargarriagoak ere izango ditu, erakundeak teknologikoki aurrera egiteko duen premiarekin bat datozenak.
Maiatzaren 16tik aurrera Intranet Korporatiboaren erabiltzailearen ingurunean ikusiko dituzun aldaketarik nabarmenenak hauek dira: Intranet berria bistaratzeko gomendatutako nabigatzailea, Intranet Korporatibo berrirako sarbidea eta lehentasunezko ESIa aukeratzea.
Hori dela-eta, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:
- Intranet berria ikusteko aukera ematen duten nabigatzaileak Microsoft Edge, Chrome eta Firefox dira. Internet Explorer bidez sartzen saiatuz gero, automatikoki irekiko da Microsoft Edge nabigatzaile lehenetsi gisa, Intranet Korporatibo berrira sartzeko.
- Intranet korporatiborako sarbidea: hemendik aurrera, Intranet Korporatibora sartzeko, erabiltzailearekin edo helbide elektronikoarekin identifikatu beharko zara; pasahitza Osakidetzako erabiltzaile gisa duzun bera izango da.
- Lehentasunezko ESIa konfiguratzea: Intranet Korporatibo berrira sartu ondoren, berriro konfiguratu beharko duzu zure lehentasunezko ESIa. Intranet berrian, pantailaren eskuinaldean izango duzu hori konfiguratzeko menu nagusia.
Erabiltzaileei Intranet Korporatibo berriaren ezaugarri berrietara egokitzen laguntzeko, ohiko galderen dokumentua (FAQ) sortu dugu. Agiri horretan, Intranet korporatibo berriari buruzko kontsultarik ohikoenak bertan argitu ditzazuen.
Ohiko galderen dokumentuan (FAQ) landu gabeko zailtasunak, arazoak edo akatsak aurkituz gero, Osakidetzako CAUri jakinarazi beharko zaio, ohiko bideak erabiliz (cau24x7@osakidetza.eus – tlf. 806350).
Osakidetzako Intranet Korporatibo berria abian jartzea migrazio-prozesuaren parte da, eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako intranet guztiei eragingo die.
Berez, Intranet Korporatiboarekin hasiko dugu migrazioa, eta korporatiboan orain egindako aldaketak Osakidetzako ESI guztietan errepikatzen joango gara datozen hilabeteetan, modu progresiboan.














