Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko ohiko deialdi berria

Izena emateko epea 2024ko otsailaren 27an hasi eta martxoaren 27an amaituko da

Osakidetzak bere profesionalentzako Lanbide Garapeneko ohiko deialdia aurkeztu du, garapen profesionaleko mailaren esleipena aitortzeko, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

Lanbide Garapeneko deialdi honen Ebazpena gaur, otsailaren 26an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta izena emateko epea 2024ko otsailaren 27an hasi eta martxoaren 27an amaituko da.

Eskaera egiteko, parte-hartzaile bakoitzak garapen profesionaleko aplikazio informatikoan sartu beharko du https://lanbidegarapena.osakidetza.eus  helbidean.

Osakidetzaren ustez, garapen profesionaleko mailaren eskaera aurkeztea borondatezkoa da, eta pertsona bakoitzari dagokio aurreikusitako epean eta moduan izena ematea.

Informazio gehiago