Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko ohiko deialdi berria

Izena emateko epea 2023ko ekainaren 29an hasi eta abuztuaren 2an amaituko da

Osakidetzak bere profesionalentzako Lanbide Garapeneko ohiko deialdia aurkeztu du, garapen profesionaleko mailaren esleipena aitortzeko, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

Lanbide Garapeneko deialdi honen ebazpena ekainaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta izena emateko epea 2023ko ekainaren 29an hasi eta 2023ko abuztuaren 02an amaituko da.

Eskaera egiteko, parte-hartzaile bakoitzak garapen profesionaleko aplikazio informatikoan sartu beharko du https://lanbidegarapena.osakidetza.eus  helbidean.

Profesionalek kontuan izan behar dute, kasu honetan, eskatutako garapen profesionalaren mailara iristeko, 2022ko abenduaren 31ra arte emandako zerbitzuak hartuko direla kontuan, eta, gainera, ez dagoela ofiziozko eskaerarik. Hala, Osakidetzaren ustez, garapen profesionaleko mailaren eskaera aurkeztea borondatezkoa da, eta pertsona bakoitzari dagokio aurreikusitako epean eta moduan izena ematea.

Informazio gehiago ikusi