Osakidetzaren 2023-2025 Plan Estrategikoaren aurkezpena Arabako ESIan

Astelehenean, martxoaren 6an, Osakidetzako zuzendari nagusi Rosa Pérezek Osakidetzaren 2023-2025 Plan Estrategiko berria aurkeztu zien erdi-mailako arduradunei AUO Santiagoko ekitaldi-aretoan

“Elkarrekin, Osakidetza etorkizunera bultzatzen” lelopean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak bertaratutako jendeari helarazi zizkion etorkizunerako helburuak, orain arte egindako bidea, plan berriaren diseinua, abiapuntuko informazioaren azterketa, planaren egitura eta edukia, ebaluazio-esparrua eta Plan Estrategiko berriaren hurrengo urratsak.

Plan berriaren helburua, 33 helbururekin birformulatutako 6 ildo estrategikok osatua, Osakidetzaren Misioa eta Ikuspegia betetzeko erreferentzia izatea da. Parte hartzeko eredu batean oinarrituta dago. Eredu horretan 300 pertsona inguruk parte hartu dute, zerbitzu-erakunde guztietakoak, eta hainbat forotan lan egin dute, estrategia komun bat zehazteko.

Edukiera osoa zuen areto baten aurrean, Rosa Pérez, Osakidetzako zuzendari nagusia, eta Maribel Romo, Osakidetzako Kalitate eta Informazio Sistemen zuzendariordea, izan ziren planaren aurkezpena gidatu zutenak. Arabako ESIaren izenean, José María Pérez, zuzendari kudeatzailea; Jorge Romeo, Arreta Integratuko zuzendaria; Fernando Encinar, Ekonomia eta Finantzietako zuzendaria; Ireide Aldazabal, IKTetako zuzendariordea; Rafael Sánchez, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko burua; eta Natalia Álvarez, KSUko Kalitate Unitateko antolaketa-teknikaria, izan ziren parte hartu duten ildo estrategikoen helburuak azaldu zituztenak.