Osasun Alerta edo Larrialdi Aitorpena

Iñigo Urkullu Lehendakariak martxoaren 13an Lehendakaritzan egindako ezohiko bileran hitz egin ondoren, hartutako erabakien berri eman nahi dizuegu

Ezohiko neurriak koronabirusa dela eta

Iñigo Urkullu lehendakaria Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilera baten buru izan da gaur goizean Lehendakaritzan. Bilera horretan, koronabirusak Euskadin sortu duen egoera aztertu da.
Bileraren ondoren, lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, bileran hartutako erabakien berri emateko:
1. Osasun sailburuak, Nekane Murgak, “Osasun Alerta edo Larrialdi Aitorpena” sinatu du (Osasun Publikoari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legeria).
2. Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak “Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI)” aktibatu du (Larrialdiak Kudeatzeko EAEko Dekretua eta Legea)
3. Iñigo Urkullu Lehendakariak Dekretu bat sinatu du, zeinaren bidez bere gain hartzen duen –aipaturiko euskal legediak ezartzen duen eran- larrialdi honen aurrean gidaritza bakarra eta babes zibileko erantzuna. Une honetatik aurrera, Lehendakariak gidaritza hori hartuko du bere gain, aholku-batzorde batek lagunduta.
Hiru egintza juridikoak 2020ko martxoaren 16an, astelehenean, argitaratuko dira EHAAn.
Egun horretan bertan egingo da alderdi politikoen bilera, Lehendakariak deituta.

ARAUDI KONTSOLIDATUA

Bereziki 8. artikulua aipatu du, honako neurri hauek zehazten dituena:

8. artikulua. Aginduak eta jarraibideak.

1. Babes zibilaren arloan eskumena duen agintaritzak herritarren eskubideei eragiten dieten aginduak eta jarraibideak eman ahal izango ditu, legeetan ezarritakoaren arabera, eta hartzaileek nahitaez bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu, aplikatu beharreko planean edo aktibatutako babes zibileko plan batean xedatutakoaren arabera, hondamendiak gertatzen direnean, edo larrialdiaren eta babestu beharreko ondasunen beharrizanek hala eskatzen dutenean.

2. Besteak beste, neurri hauek hartu ahal izango ditu:
a. Pertsonak beren etxeetan edo leku seguruetan konfinatzea.
b. Pertsonak arrisku-lekuetatik ebakuatzea edo urruntzea.
c. Arrisku-eremuetara edo operazio-eremuetara sartzeko mugak.
d. Zerbitzu publiko eta pribatuen erabilera edo ondasunen kontsumoa imitatzea edo baldintzatzea.
e. Leku jakin batzuetan jarduerak mugatzea edo debekatzea, eta arreta, prebentzio edo portaera zehatzak hartzeko betebeharra.

Araba ESIko Zuzendari Gerentea